LUKIEK + TENPERA + YO CIERVO

LUKIEK

Lukiek rock alternatiboa jotzen duen taldea da. 2015 hasieran sortu zen Mungian, Bizkaian. Partaideak: Josu Ximun ( Belako) ahotsa eta gitarra, Antton Goikoetxea ( Leun) baxua eta Christian Rodriguez ( Shinova eta All I Need kide ohia) baterian. Jatorrizko herrian kontzertu batzuk eskaini ondoren, 2016ko amaieran bere lehen ekitaldia eskaintzen zuten Mungitik kanpo, DMA´ s Australiako taldearen telonero gisa, Donostiako Kutxa Kultur Klubean. 

Harrezkero, Euskal Herriko hainbat herritan izan dira eta eszenatokiak tartekatu dituzte besteak beste Zea Mays, Belako, Vulk, Yellos Big Machine bandekin. Taldearen izena bizkaieraz da “azeriak”. Soinu gordina eta irmoa dute, konposizioak euskaraz eta “grunge” jarrera.  

TENPERA

Tenpera Donostiako 18-20 urte bitarteko hiru gaztek osatzen dute. Estilo aldetik Rock alternatiboa jotzen dute, 90 hamarkadako influentziarekin, noise-rock edota punk arloan murgilduta. Duela urte bat hasi zuten proiektua eta harrezkeroztik donostiko areto ezagunenetan jo dute, Dabadaban, Kutxa Kultur Kluban, Intxaurrondoko kulturetxean…

2017ko azaroan bi abestiz osatutako lehenengo EP-a atera zuten, eta laister lau abestiz osaturiko bigarren EP bat aterako dute Corsarios estudiosen grabatuta, Lolo Ruiz-ekin.

Taldearen bandcamp-a hemen

YO CIERVO

Yo Ciervo taldeak argitaratu berri du “La Guerra de La Independencia Vol II”, bere triologiako bigarren diskoa, eta hori aurkeztera datoz Alegiko gaztetxera. Beraien ibilbidean lehen aldiz euskaraz argitaratu dute kantu bat, eta bera aukeratu dute aurrerapen moduan: “Mundu honetan”. Jarraian duzue entzungai aipatu kantua.

Gainera, musika munduan gaurkotasun handiko gai baten inguruan hitz egiten duen trilogia dugu hau: erabateko autonomiarekin bere bide propioa urratzen duen edozein taldez dihardu, hain zuzen ere; disketxe indartsu edo diru kopuru handirik gabe, nork bere kalitatea erakustearren egiten den borrokaz ari da, nork bere proiektua aurrera eramateaz, zehazki. ‘La Guerra de la Independencia’ eguneroko borroka hori dugu.

Zuzeneko indartsu eta abesti borobilak aurkeztuko dituen talde berritzailea dugu, rock onenaren zorroztasuna eta sentsibilitate liriko handia batzen dituen taldea.

Taldearen bandcamp-a hemen:

2019ko urtarrilaren 11an. 22:30tatik aurrera. Sarrera 5€

kartela: B3C