abendua 2019 archive

BAKEAN DAGOENA BAKEAN UTZI

2019-12-12 // 21:00 // 2€ Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai artistek elkarrekin jositako sei bakarrizketa aurkezten dituzte. Euskara eta generoa umoregai hartuta, euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna eta kristalezko sabaia izango dituzte hzipide, besteak beste, ordubete inguruko emankizunean. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez, bazterrak zirikatuko dituzte.

RODEO + PELAX

RODEO Zestoan (Gipuzkoa) sortutako talde bat da. Kyuss taldearen influentziaz bustirik, 2014an hasi ziren stoner doinuak lantzen eta 2015ko martxoan eman zuten lehen kontzertua. Maketa bat grabatu ondoren, 2017ko martxoan argitaratu zuten lehen disko luzea. Lehen disko horrekin 40 kontzertutik gora eman ondoren, 2018ko abenduan DILMUN izeneko bigarren disko luzea argitaratu dute. Bi diskoak Eñaut Gaztañaga …

Continue reading

ONKI XIN + DUPLA + XATIRO

ONKI XIN Zigor DZ (Selektah Kolektiboa, Esne Beltza,…) eta Fer Apoa (El Corazón del Sapo, Kuraia, Estricalla,…) dira, espaziountzi ñimiño batean, Eguzki Sistema erraldoiko galaxia galduak zeharkatzen dabiltzan bi kosmonauta. Bidaia 2018an hasi zuten “Biziko bagara erregeen buruak zapaltzeko izango da” lan luzearekin, ONKI XINek ongi etorria ematen dizue guztioi lurralde berrira. Bertan, mundu elektronikoak …

Continue reading