ONKI XIN + DUPLA + XATIRO

ONKI XIN

Zigor DZ (Selektah Kolektiboa, Esne Beltza,…) eta Fer Apoa (El Corazón del Sapo, Kuraia, Estricalla,…) dira, espaziountzi ñimiño batean, Eguzki Sistema erraldoiko galaxia galduak zeharkatzen dabiltzan bi kosmonauta. Bidaia 2018an hasi zuten “Biziko bagara erregeen buruak zapaltzeko izango da” lan luzearekin, ONKI XINek ongi etorria ematen dizue guztioi lurralde berrira. Bertan, mundu elektronikoak eta elektrikoak bat egiten dute, bide berriak jorratzeko eta bestelako paisaiak ezagutzeko. 

ONKI XIN leiho irekia da; bertatik sartu eta ateratzen dira haize berriak, eta bere egiten ditu Hegoaldeko haize epelak eta Iparraldeko izoztuak; biak ala biak irrist egin eta dantzatzen dute gure inguruan kiribilka. 

ONKI XIN sanplerra da, zer pentsatzen duten eta zer sentitzen duten batzen dituena. Gaua zulatzen duen argi puntua da, eta egunsentiarekin batera agertzen den izarra.

4 kantuz osaturiko “AFTER EGON” lan berriarekin datoz besazpian. AFTER EGON egotearen ondorena. Dena eta denak ezberdinak garen unearen ondoren. Musika diskoa eta punkaren artean, Hip-hop eta rockaren artean dantza egiten duten 4 Abesti. Ez dago deskantsorik, ez dago geltokirik bizitako momentuak baizik. Erresistentzia poetikoa eta dantza politikoa.

Aditz berri bat hitzen dantza pistan.

DUPLA

Landa eremuan musika urbanoa egiten duen taldea da. Hitz esplizituak erabilita, ikutu elektronikoa zein hip-hop-a nahasten dituen pop musika da beraien marka. Aguraineko bikote honek, hilean behin ateratzen diren Ikus-entzuneko kapituluak Youtuben partekatuz, beraien lehenengo EP-aren aurrerapena ikusgai egiten hasi dira 2018ko neguan. Zuzenekoetan, ahotsa zein bateria, elektronikaren indarrarekin nahasi eta antzerkiaren antza duen espektakulu bisuala sortzen dute.

 

XATIRO

Rap munduan 2004 urtean hasten da FDLN-Fenomenos taldean. 3 maketa atera eta gero 2012an taldea uztea erabakitzen du.
Bakarka, 2016 urtean hasi zen “Xatirokeriak” diskarekin. Orain “Cassiopeia” lan berriarekin dator gurera Unai Hernadez Unda bilbotarra. 

2019ko abenduaren 20an. 22:30tatik aurrera. Sarrera 8€

Kartela: B3C