RODEO + PELAX

RODEO

Zestoan (Gipuzkoa) sortutako talde bat da. Kyuss taldearen influentziaz bustirik, 2014an hasi ziren stoner doinuak lantzen eta 2015ko martxoan eman zuten lehen kontzertua. Maketa bat grabatu ondoren, 2017ko martxoan argitaratu zuten lehen disko luzea.

Lehen disko horrekin 40 kontzertutik gora eman ondoren, 2018ko abenduan DILMUN izeneko bigarren disko luzea argitaratu dute. Bi diskoak Eñaut Gaztañaga zestoarraren Gaztain Estudioan grbatuak izan dira.

2019ko urtarriletik aurrera hasiko dira DILMUN aurkezten.

PELAX

Unai Pelayo donostiarra da Pelax. 2013ko azaroan hasi zen lehen bakarkako emanaldiak
eskaintzen, bere ahotsa gordinaz eta gitarra elektriko zikin batez baliaturik. Hilabete batzuk aurrerago, 2014ko martxoan, bere lehen EPa kaletatu zuen, Pillotegiko saioak, Iker Vazquezen laguntzarekin lokalean zuzenean grabaturikoa. 

Rockaren maitalea izanik, abestiak atontzeko banda bat osatu zuen 2014ko apirilean. Beñat Antxustegi, Aitor Rubio, Iñigo Ozaeta, Eneko Sierra, Andoni Olaetxea eta Iker Vazquez izan dira proiektura batu diren musikariak.

Bandaren laguntzarekin zein bakarka kontzertuak han eta hemen eskaini bitartean, bere lehen lan luzea kaleratu du 2015eko martxoan, autoekoiztua, Cowboy’s Orchestra saioak, Saran grabatua Iñigo Irazokirekin, eta Jonan Ordorikak masterizatua Azkarateko Mamia estudioan.

2017an argitara du bere azken lana. “Talkak egiten du didaktika”. Lan hau Iñigo Irazokiren Atala estudioan izan da grabatua, 2017ko uztailean, bere gain egon delarik dena txukun grabatu eta nahasteko ardura. 
Jonan Ordorikak masterizatua Azkarateko Mamia estudioan. 
Iñaki Rifaterrak ondu du xilografia teknikaz artelana, Lizarra eta Txondorra artean. 

Besteak beste, A B D E azken  lanarekin datozte gurera.

Kartela: B3C