BAKEAN DAGOENA BAKEAN UTZI

2019-12-12 // 21:00 // 2€

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai artistek elkarrekin jositako sei bakarrizketa aurkezten dituzte. Euskara eta generoa umoregai hartuta, euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna eta kristalezko sabaia izango dituzte hzipide, besteak beste, ordubete inguruko emankizunean. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez, bazterrak zirikatuko dituzte.

RODEO + PELAX

RODEO

Zestoan (Gipuzkoa) sortutako talde bat da. Kyuss taldearen influentziaz bustirik, 2014an hasi ziren stoner doinuak lantzen eta 2015ko martxoan eman zuten lehen kontzertua. Maketa bat grabatu ondoren, 2017ko martxoan argitaratu zuten lehen disko luzea.

Lehen disko horrekin 40 kontzertutik gora eman ondoren, 2018ko abenduan DILMUN izeneko bigarren disko luzea argitaratu dute. Bi diskoak Eñaut Gaztañaga zestoarraren Gaztain Estudioan grbatuak izan dira.

2019ko urtarriletik aurrera hasiko dira DILMUN aurkezten.

PELAX

Unai Pelayo donostiarra da Pelax. 2013ko azaroan hasi zen lehen bakarkako emanaldiak
eskaintzen, bere ahotsa gordinaz eta gitarra elektriko zikin batez baliaturik. Hilabete batzuk aurrerago, 2014ko martxoan, bere lehen EPa kaletatu zuen, Pillotegiko saioak, Iker Vazquezen laguntzarekin lokalean zuzenean grabaturikoa. 

Rockaren maitalea izanik, abestiak atontzeko banda bat osatu zuen 2014ko apirilean. Beñat Antxustegi, Aitor Rubio, Iñigo Ozaeta, Eneko Sierra, Andoni Olaetxea eta Iker Vazquez izan dira proiektura batu diren musikariak.

Bandaren laguntzarekin zein bakarka kontzertuak han eta hemen eskaini bitartean, bere lehen lan luzea kaleratu du 2015eko martxoan, autoekoiztua, Cowboy’s Orchestra saioak, Saran grabatua Iñigo Irazokirekin, eta Jonan Ordorikak masterizatua Azkarateko Mamia estudioan.

2017an argitara du bere azken lana. “Talkak egiten du didaktika”. Lan hau Iñigo Irazokiren Atala estudioan izan da grabatua, 2017ko uztailean, bere gain egon delarik dena txukun grabatu eta nahasteko ardura. 
Jonan Ordorikak masterizatua Azkarateko Mamia estudioan. 
Iñaki Rifaterrak ondu du xilografia teknikaz artelana, Lizarra eta Txondorra artean. 

Besteak beste, A B D E azken  lanarekin datozte gurera.

Kartela: B3C

ONKI XIN + DUPLA + XATIRO

ONKI XIN

Zigor DZ (Selektah Kolektiboa, Esne Beltza,…) eta Fer Apoa (El Corazón del Sapo, Kuraia, Estricalla,…) dira, espaziountzi ñimiño batean, Eguzki Sistema erraldoiko galaxia galduak zeharkatzen dabiltzan bi kosmonauta. Bidaia 2018an hasi zuten “Biziko bagara erregeen buruak zapaltzeko izango da” lan luzearekin, ONKI XINek ongi etorria ematen dizue guztioi lurralde berrira. Bertan, mundu elektronikoak eta elektrikoak bat egiten dute, bide berriak jorratzeko eta bestelako paisaiak ezagutzeko. 

ONKI XIN leiho irekia da; bertatik sartu eta ateratzen dira haize berriak, eta bere egiten ditu Hegoaldeko haize epelak eta Iparraldeko izoztuak; biak ala biak irrist egin eta dantzatzen dute gure inguruan kiribilka. 

ONKI XIN sanplerra da, zer pentsatzen duten eta zer sentitzen duten batzen dituena. Gaua zulatzen duen argi puntua da, eta egunsentiarekin batera agertzen den izarra.

4 kantuz osaturiko “AFTER EGON” lan berriarekin datoz besazpian. AFTER EGON egotearen ondorena. Dena eta denak ezberdinak garen unearen ondoren. Musika diskoa eta punkaren artean, Hip-hop eta rockaren artean dantza egiten duten 4 Abesti. Ez dago deskantsorik, ez dago geltokirik bizitako momentuak baizik. Erresistentzia poetikoa eta dantza politikoa.

Aditz berri bat hitzen dantza pistan.

DUPLA

Landa eremuan musika urbanoa egiten duen taldea da. Hitz esplizituak erabilita, ikutu elektronikoa zein hip-hop-a nahasten dituen pop musika da beraien marka. Aguraineko bikote honek, hilean behin ateratzen diren Ikus-entzuneko kapituluak Youtuben partekatuz, beraien lehenengo EP-aren aurrerapena ikusgai egiten hasi dira 2018ko neguan. Zuzenekoetan, ahotsa zein bateria, elektronikaren indarrarekin nahasi eta antzerkiaren antza duen espektakulu bisuala sortzen dute.

 

XATIRO

Rap munduan 2004 urtean hasten da FDLN-Fenomenos taldean. 3 maketa atera eta gero 2012an taldea uztea erabakitzen du.
Bakarka, 2016 urtean hasi zen “Xatirokeriak” diskarekin. Orain “Cassiopeia” lan berriarekin dator gurera Unai Hernadez Unda bilbotarra. 

2019ko abenduaren 20an. 22:30tatik aurrera. Sarrera 8€

Kartela: B3C

SUAIA eta AMA REBEL + BAD SOUND

SUAIA eta AMA REBEL

Raggamuffin Kamarada” lehen diska aurkeztera datoz, taldeak reggaeren sustraietara bideratu da, Gorka Suaiak konposatutako kantak grabaketa batean islatuz. Suaia eta Ama Rebel taldea ez da soilik reggae-ra mugatzen, hainbat estilo jorratzen baititu: dancehall, roots, rub-a-dub,… Taldeak sortzen dituen estilo ezberdinen bitartez, jendartean baztertze prozesuan dauden pertsonen alde eskeini nahi dituzte mezuak, reggaeren sustrai aldarrikatzaileak mantenduz eta ikur errebelde eta euskalduna astinduz.

Horretarako, A-Lone Ark Muzik Studioko Roberto Sanchez ekoizlearen ezinbesteko parte hartzea izan du, reggae klasikoaren antzera, ederto uztartuz Gorka Suaiaren mezu zuzenak eta aldarrikapen politiko konprometituak, A-Lone Arken ekoizpenetan, ohiko den roots estilo dotore eta melodikoarekin.

Grabazioan hainbat kolaborazio izan ditu taldeak, hala nola, Nadia Paz eta Monika Boneco, saxoan Saioa Jorrín eta Roberto Sanchez bera perkusio eta teklatu batzuetan. Lan hau sei kanta borobil eta atsegin eta lau dub bertsioaz osatuta dago.

Sound Systemetan propioa den dantza hipnotikorako dubak, A-Lone Arken ukitu eta soinu bereziarekin entzun daiteke. Lurretik urruntzeko, nork bere unibertsoan bidaiatzeko erritmoak. Eta musika itzela bada, Ribo diseinatzailearen lana ez da gutxiagorako. Horregatik, diseinua bere ederrean erakusteko, diskoa binilo formatuan ere aterako du.

BAD SOUND

Euskal Herrian jamaikar kultura eta musika egiteko modua ulertu eta barneratu duen talderik bada, hori Bad Sound System talde Irundarra da. Euskal Herriko Hip Hop eta Reggae eszenaren aitzindari, musika estilo hauek maite dituenarentzat nahitaezko erreferente bilakatu dira ia 15 urtez egindako ibilbide luze bezain oparoan. Euren zuzeneko indartsuengatik famatuak, gutxi dira gure herrialdean hirukote bilakatutako talde honek oraindik zapaldu ez dituen eszenatokiak. Izan ere, kontaezinak dira orain arte eskainitako kontzertuak. Euskal Herrian ez ezik, Frantzian, Catalunyan, Galizan, Andaluzian,etab… ere izan dute egoteko aukera eta ahaztu gabe, Mexiko eta Japonen zehar egindako birak, 2010 eta 2011an, hurrenez hurren, bakoitzeko hainbat herri eta hiri bisitatuz. Aipatzekoa ere, 2010ean Europako Reggae jaialdi garrantzitsuenetarikoa den Rototom Sunsplash-eko dancehall eszenatokian egindako saioa. 
Honetaz gain, nabarmentzekoak dira Bad Sound taldeak, betidanik, beste talde, DJ eta musikariekin egin izan dituen kolaborazio eta harremanak, bai Euskal Herrian, baita internazional mailan ere: Rude Hi Fi (Bologna-Dressden), ASK(EH), Fermin Muguruza(EH), Sorkun(EH), Lengualerta(Mexiko), Mungo´s Hi Fi (Eskozia), Fogata sound(Paris), Illbilly Hitec(Berlin), Jage(RubaDubMarket/Japon)… 2006an, Zu2aK izeneko plataforma eratu zuten, Reggaearen kultura Euskal Herrian bultzatzeko asmoz, batez ere Bidasoa aldean. Honi esker hainbat herrialde ezberdinetako Mc, Dj eta sound systemekin batera antolatutako saioez gozatzeko aukera izan du Euskal Herriko hainbat eta hainbat Reggae zalek.

BAD Sound System, egun Bad Sound, taldearen aurreneko lana, “Buiaka”, Kontrakalea/Metak-en eskutik argitaratutakoa, taldearen ibilbidearen hasierakoa da, 2004koa, Zambra aretoan zuzenean grabatua. 2008an, Zu2aK eta Talka-ren laguntzari esker, izan zen kaleratua “Kalean” diskoa, taldearen bigarrena. 2013ko abenduaren 5ean, Bonberenea Ekintzak-ek kaleratuko zuen “Aldaketa” diskoa

“Aldaketa” diskoan, betiko indarrarekin hornitutako 12 kantu aurkituko ditu entzuleak, kontzientziak dantzan astintzeko prest. “Beti berdin” bezalako krisia sortu dutenen aurkako salaketa zuzen batetik, Rude Hi FI eta Lengualertarekin egindako “Word, Sound and Power” hitzaren indarraren goraipamenera arte, auzo harrotasuna hizpide duen “Rsistentzia”, Mosku auzo Irundar mitikoari eskainitako abestia eta herrien askapenaren aldeko “Herri denak aske” abesti internazionalista bezalakoetatik igaroz. Erritmoak ere askotarikoak eta ekoizle desberdinek sinatutakoak, Hugo (Spartak-Fogata Sound), Dario (Bahatawi Records), Illbilly Hitec (Berlin), Dj Mau y Selektah Stepi (BAD Sound System), Weedy G, Jahtari, Jon Elizalde(Jontron), Santi Noriega(Baxua), Kortxo eta Mikel (Txalapartariak),Ras Miguel…Rap, Reggae eta Dancehall giroan guztiak, Kenitra eta Masta Mc-en hitzentzako paisaiarik onenak. ”Aldaketa” diskaren diseinua, Punker(Rebel Sounds) mexikar lagunaren lan bikaina da, taldearen mezuaren irudikapen ezin hobea eta aurrekoan bezala,oraingoan ere,nahasketa eta masterizazioa Maikel-ek egin du, Bera-ko MIK Studio-an. 

Eta 5 urte geroago, 2018aren amaieran “Birsortzen” diska grabatzen dute. 8 kantuz osaturiko diska, eta hainbat kolaborazio biltzen dituena.

2019ko otsailaren 1ean. 22:30tatik aurrera. Sarrera 5€.

Kartela: B3C

MODUS OPERANDI

Aurkezpena Iñaki Ortiz de Villalba-ren ahotik.

Modus Operandi. Lehen komunikatua.

Nola sortu zen Modus Operandi:

2017ko uztailean Andoni (Lauroba) eta biok (Iñaki Betagarri) hasi ginen nire abestiak prestatzen, etorkizunezko proiektu bati itxura eman nahian. Sanferminetan entzierroa Estafeta kaleko terraza batetik ikusi nuen Enrikkorekin eta Rubenekin (Vendetta), zeinekin ordu batzuk lehenago Foruen plazan kolaboratu nuen, eta galdetu nien ea bat egin nahi zuten proiektu berri honekin eta baietz erantzun zidaten. Honenbestez, udazkenean taldea guztiz osatu genuen Julen (Izaro) eta Gonzalorekin (The Hot Wok) eta lanari ekin genion.

Taldekideak:

  • Iñaki Ortiz de Villalba, kantaria (Betagarri)
  • Andoni García Matxain, gitarra jotzailea (Lauroba)
  • Enrikko Rubiños Rezola, bateria (Vendetta)
  • Rubén Antón, tronpeta jotzailea (Vendetta)
  • Julen Barandi, baxu jotzailea (Izaro)
  • Gonzalo Fernández de Larrinoa, tronboi jotzailea (The Hot Wok)

2019ko urtarrilaren 25an. 22:30tatik aurrera. Sarrera 5€.

Kartela: B3C

MICE + PELAX

MICE

Urte luzez hainbat proiektutan ibili eta gero Miren Narbaizak bere bakarkako bideari ekin dio. MICE izenpean kaleratu du bere debuteko lana. Zortzi kantu, zortziak bereziak, orain arte egindako bidetik ikasi duena eta erakusteko gogoz zegoena doinuetan jarri nahi izan du eibartarrak. Atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo geldoak, giro arin eta argiagoekin ahaztu gabe, ahotsa denaren gidari eta Atala estudioko soinu sendo eta dotorea oinarrian duela, garai bateko lanek bezala, zintan jasoa. Joseba Baleztena (Sexty Sexers, Joseba B. Lenoir, Sumisión City Blues) musikari handia izan du alboan diskoa ekoizten. Narbaizaren konposizioen moldaketen ardura ez ezik, gitarrak, bajua eta teklatuak ere gehitu dizkio grabazioan. Ilargi Agirre (Perlak, Joseba B. Lenoir) zarauztarra eseri da baterian eta soinuaren ardura Iñigo Irazokik izan du. 

Napoka Irian hasi zen Miren musikaren munduan, Ander Mujikarekin batera makina bat kontzertu, bost argitalpen eta hamaika bizipen konpartituz. Ordutik ez da geldi egon, Perlak, Joseba B. Lenoir edo Dual Split taldeetan ere ikusi ahal izan dugu gitarra, teklatuak eta ahotsarekin lagunduz. Orain, besteekin konpartitzeaz gain, bere barrurako bidaia egiteko tenorea iritsi zaio, bere lanik eta pertsonalena. 

Taldearen Bandcamp-a hemen.

PELAX

Unai Pelayo donostiarra da Pelax. 2013ko azaroan hasi zen lehen bakarkako emanaldiak
eskaintzen, bere ahotsa gordinaz eta gitarra elektriko zikin batez baliaturik. Hilabete batzuk aurrerago, 2014ko martxoan, bere lehen EPa kaletatu zuen, Pillotegiko saioak, Iker Vazquezen laguntzarekin lokalean zuzenean grabaturikoa. 

Rockaren maitalea izanik, abestiak atontzeko banda bat osatu zuen 2014ko apirilean. Beñat Antxustegi, Aitor Rubio, Iñigo Ozaeta, Eneko Sierra, Andoni Olaetxea eta Iker Vazquez izan dira proiektura batu diren musikariak.

Bandaren laguntzarekin zein bakarka kontzertuak han eta hemen eskaini bitartean, bere lehen lan luzea kaleratu du 2015eko martxoan, autoekoiztua, Cowboy’s Orchestra saioak, Saran grabatua Iñigo Irazokirekin, eta Jonan Ordorikak masterizatua Azkarateko Mamia estudioan.

2017an argitara du bere azken lana. “Talkak egiten du didaktika”. Lan hau Iñigo Irazokiren Atala estudioan izan da grabatua, 2017ko uztailean, bere gain egon delarik dena txukun grabatu eta nahasteko ardura. 
Jonan Ordorikak masterizatua Azkarateko Mamia estudioan. 
Iñaki Rifaterrak ondu du xilografia teknikaz artelana, Lizarra eta Txondorra artean.

Taldearen Bandcamp-a hemen.

2019ko urtarrilaren 18an. 22:30tatik aurrera. Sarrera 5€.

Kartela: B3C

Load more