Umeen eguna!

Gogoratu igande honetan, abenduak 23, gaztetxean ZirkoLoretsua saio bat egingo du umentzako. Ondoren, taloak egingo ditugu denon artean! Animatu!!

Lapurretak

Ikuskizun dibertigarria eta partehartzailea da. Zigor Ozpin lapurretak egiten ditu baina ez da politikaria, PAILAZOA baizik. Munduari bira eman ondoren eta ehundaka emanaldi ikusi ta gero, martxan jarri du bere estiloa daraman ikuskizun berria.

Sinopsia


Lortuko al du garaile ateratzea? Edo, jendeak bere aurpegia tomatez josiko du? Gertatutakoa gertatuta, espero dut dena hankaz gora jartzea eta partehartzaileei momentu atsegina pasaraztea.

Ostirala, larunbata, igandea… #31urte!!!

Ostirala 14: Bertso saioa

Larunbata 15: Babarrun jatea

Igandea 16: Arratsalde pasa

Animatu!!

Alegiako Gaztetxearen historia, ikustekoa eta entzutekoa

Iturria: Imanol Garcia Landa Tolosaldeko ataria

Alegiako Gaztetxearen historia, ikustekoa eta entzutekoa

Asteotan Alegiako Gaztetxearen 31. urteurrena ospatzen ari dira. Urte guzti hauetan Gaztetxeak bizitu duena eta biziarazi duena kontatzeko dokumental bat egiten ari dira. Urtarrila bukaera aldera, egun berezi bat eginez, aurkeztu nahi dute.

Alegiako Gaztetxea ezagutzeko, nola jarri zen martxan, bere 31 urteetan zein ibilbide izan duen, eta egun duen mugimenduaren berri emateko, dokumentala egiten ari dira. Bost gazte elkartu dira horretarako, Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan elkar ezagutu dutenak: Alegiako Alex Goikoetxea, Arkaitz Balda eta Iker Llamas, Gaztetxeko kideak, eta Denis Leiza lesakarra eta Ibai Ros beratarra. Dokumentala egitearen ideia aspalditik Gaztetxean bertan pentsatuta zuten zerbait zen. «Herriko beste pertsona batzuk egin zuten lehenengo saiakera, baina ez zen aurrera atera, eta orain guk ekin diogu proiektuari», esan du Baldak.

Bere aldetik, Leizak buruan zuen gaztetxeren baten inguruko dokumental bat egitea: «Andoaingoarena egitea nuen buruan. Gero eskolan elkar ezagutu dugu eta gaztetxea festetan ere ezagutu nuen. Ikusi nuen kontzertuez aparte baduela mugimendua, eta merezi duela dokumental bat egiteak. Eta guk egin genezakeela lan hori». Aurretik egin dituzten akatsetatik ikasita, bai soinu aldetik eta baita antolakuntza aldetik, dokumentala «bide onetik» doala diote. «Produkzio aldetik lan bikaina, zuzendaritzatik ere bai, eta soinu aldetik txukun ari gara. Kalitatezkoa aterako da», esan du Leizak.

Goikoetxeak eta Baldak ikus-entzunezko zenbait proiektutan beraien ekarpenak egin dituzte, baina ez dutela eskarmentu handirik diote. «Proiektu hau ikasteko balio izaten ari zaigu», esan du Goikoetxeak. «Denisek badu eskarmentua, zenbait lan egin dituelako zinema eta telebistaren alorrean, eta gu ikasten ari gara mundu hau nola doan, aurreko proiektuetatik ikasiz, azkenean zerbait txukuna egiteko». Baldak gaineratu duenez, «zerbait profesionala egin nahi dugu, baina baita guk egitea ere, eta egiten ikasten denez, horretan ari gara».

Alegiako Gaztetxearen hiru hamarkadak jaso nahi izan dituzte irudietan. «30 urte daramatza aktiboki, eta horrek islatuta egon behar du», esan du Goikoetxeak. Hori horrela, egina dagoen «dokumentazio lan handia» erabili dute: kartelak, bideoak, argazkiak… «Ikusten genuen, adibidez, dokumentazio lan hori ez zegoela inon publikatuta. Eta dokumentazio hori guztia komunean jarri eta zerbait egiteko ideiatik abiatu ginen». Ikus-entzunezkoa osatzerakoan, beste ideia nagusia Alegiako Gaztetxearen historia ez dela bakarrik «kontzertuak antolatzen diren eta gazteak elkartzen diren» leku bat erakustea izan da. «Mila ekarpen egiten ditu: antzerkiak izan dira hemen, solasaldiak… Eta aukerak ematen diren, espazio eta leku libre bat da. Eta hori dokumental baten bidez islatzea ideia ona eta beharrezkoa zela ikusi genuen», esan du Leizak. Baldak gaineratu du «gertutasuna» emango zaiola ikus-entzunezkoari, eta horrek ere bere garrantzia duela, jende gehiago gaztetxera joan dadin eta erabil dezan.

Dokumentazio guztiaz aparte, hainbat elkarrizketatu izango dira dokumentalean. «Garbi dago eboluzio bat izan dela», esan du Goikoetxeak. «Badago jendea hasieratik egon dena eta urtetan zehar bere gauzak egin dituena. Dokumentalean jende pila bat elkarrizketatuko da, adin ezberdinetakoa, eta korronte ezberdinetakoa». Elkarrizketekin batera tartekatuko dituzte garai bateko kartelak, argazkiak eta irudiak, eta dokumentazio lan hori jasotzen egindako lana eskertu diote Txarli Gesteirari. «Oso eskertuta gaude hasierako urteetatik irudiak jasotzen aritu den jendeari. Horrelako dokumental bat egiten hasteko aukera eman du. Ezingo ginen orain egiten ari garena egiten aritu, ez balego lan guzti hau eskuragarri», esan dute ikus-entzunezkoaren egileek.

Parte hartzeko ilusioa

Elkarrizketatuei proiektuan parte hartzeak «ilusio handia» egin diela adierazi du Baldak: «Batez ere Gaztetxea okupatu zuten pertsonei. Urte asko pasatu dituzte bertan. Ilusioa egiten die Gaztetxeak bizirik jarraitzen duela ikusteak». Goikoetxeak gaineratu du «harrituta» daudela elkarrizketatuek dokumentala nola hartu duten ikustean: «Jendea oso inplikatuta ikusi dugu hasieratik. Elkarrizketak beraiek prestatu dituzte, dokumentazio lan handi bat eginez garai hartako bizipenak gogoratzeko, eta gauza oso politak eta interesanteak ateratzen ari dira: anekdotak, garaiko egoera,… Orokorrean oso aberasgarria gertatzen ari da dokumental hau egitea, besteak beste, guretzako, gaztetxeak berak duen transzendentzia hori dena ez dugulako bere osotasunean bizitu».

Elkarrizketetan nostalgia asko nabaritzen dela dio Leizak. «Pasioarekin kontatzen dituzte garai haietako gertaerak eta ilusiorekin hartzen dute gaur egungo gazte batzuk beste helburu batzuekin hartzea Gaztetxeko ideia». Bestalde, Gaztetxearen historia ezagutarazteko egiten ari diren lana orain 30 urte okupatu zutenek eta gaur egun gaztetxean daudenek «ilusio berdinarekin» hartzen ari direla gaineratu dute. Era berean, dokumentala Alegiatik kanpo erakustearen garrantzia nabarmendu dute, ez baita bilduta dagoen dokumentazio oso hori aurretik zabaldu.

Elkarrizketak egitera ere Alegiatik kanpora joan dira. «Amoroton izan ginen aurreko batean grabatzen, eta ikusi dugu pertsona horiek ere badutela interes bat eta jarraitzen dutela Gaztetxeak duen ibilbidea», esan du Goikoetxeak. «Horrelako gauza bat aurrera eramatea baloratu behar den gauza da eta herri mailan horri eutsi behar zaiola azaltzen ziguten». Baldak gaineratu duenez, «ikusita nola doazen elkarrizketak, jende askorentzat emozio handia sortuko duen lana izango da». Bestalde, Goikoetxeak azaldu duenez, «zoritxarrez gaur egun ez dagoen jendea ere agertzen da dokumentalean islatuta, eta horiek ere une hunkigarriak dira, eta herrian bertan jakin beharrekoak, egongo baita jendea ez duena horren berri izango eta dokumentalagatik ez bada, ez lukeena jakingo».

Udalaren laguntza

Dokumentala egiteko finantziazioan udalak laguntza eman diela azaldu dute. «Hasieran pentsatu genuen gure kabuz egitea finantziazioa, baina gero pentsatu genuen udalak ere ekarpen bat egin ahalko zuela», esan du Leizak. «Harrera oso ona izan genuen. Beraien arrazoia izan zen horrelako lan bat egiteak merezi duela, eta aurrekontua neurrikoa egin dugu». Udalaren laguntza, materiala alokatzeko eta herri batetik bestera mugitzen egiten ari diren gastuentzako erabili dute. «Gure lana gure borondatez hartu dugu bost lagunok. Gero, edizioa egiteko pertsona bati ordainduko zaio», esan du Baldak. Material audiobisualak gastu handi bat suposatzen duela gaineratu du Goikoetxeak, eta udalari eskertu dio eskainitako laguntza: «Bestela, ezin izango genuke proiektu hau aurrera eraman». Proiektuak kalitatea izateko finantziazioaren beharra nabarmendu du Leizak, eta edizioa horretan iaioa den norbaitek egiteak: «Denbora aurrezten du, eta kalitatea ematen dio».

Dokumentala taldean egindako lana izaten ari dela diote, eta zenbait alorretan ardurak banatu dituzte. Ros eta Balda dira soinua grabatzeko lana egiten ari direnak. Llamas aritzen da batez ere kamerarekin, eta Leiza eta Goikoetxearen esku dago produkzio lana, besteak beste, elkarrizketatuak lotuz. «Bakoitzak bere lana hartu dugu, baina hasieran gidoia denen artean lotzen joan ginen, zein elkarrizketatu, ze plano sartu eta abar», argitu du Baldak. Hori bai, gidoia sortzerakoan lagundu du egileen artean hiru Alegiakoak izateak. Bestalde, Alegiako Gaztetxetik aparte dagoen jendea ere sartu dute, esaterako Cesar Strawberry Def Con Dos taldeko abeslaria, eta horretan Leizak izan du ardura, musika munduarekin duen loturarengatik.

Dokumentala egitea lasai hartu nahi dute, bere denbora eman, baina, aldi berean urteurrenaren harira antolatu duten egitarauaren barruan txertatu nahi dute. «Asmoa da urtarrila erdialdera edo otsaila hasiera aldera egun bat zehaztu eta festa bat egitea dokumentala aurkezteko», esan du Baldak. Egun berezia izatea nahi dute. Dokumentala gauzatzen boskote bat ari bada ere, guztiak direla dokumentalaren partaide dio Goikoetxeak: «Elkarrizketan parte hartzen dutenak, laguntza eman diguten guztiak… Gaztetxearen inguruan jendea mugitzeak badu balore bat, eta hori dena ospatu beharreko zerbait da, festa bat merezi du azkenean hau dena aurrera eramateak». 

Dokumentala emateaz gain, egun horretan deialdi orokor bat egitea pentsatzen dute, parte hartu duten guztiak elkartzeko. Bazkari bat egitea aurreikusten dute, eta kontzertu berezi batzuk ematea ere bai, Gaztetxearekin lotura berezia duten taldeen abestiekin. 

Dokumentalaren proiekzioa «denok batera ikusi eta sentituko dugun» zerbait izango dela esan du Leizak. «Gero, Alegian gaude, eta gauak luzatu egiten dira…».

«Oso leku anitza da Gaztetxea», esan du Goikoetxeak. «Ez da bakarrik gazte deitzen zaion jendeari erreferentzia egiten dion lekua. Ateak irekita daude edozeinentzako, autogestioaren bitartez, bere ideiak eta sormena aurrera eramateko». Baldak gaineratu duenez, «gazteak gabiltza antolakuntzan, baina herri guztiarentzako zuzendutako ekitaldiak egiten dira. Haurrentzako eguna egiten dugu, pelikulak jartzen ditugu…».

Adin guztietako herritarrekin harremana izatea «oso garrantzitsua» dela diote, «elkarlan batean gauzak aurrera eramatea». Goikoetxeak dioenez, «horrelako lekuetan denok denongandik ikasten dugu, haur batetik hasi eta gaztetxea okupatu zeneko garaietako jendera arte. Pertsona bezala balore asko ikasteko balio duen leku alternatibo bat da Alegiako Gaztetxea, indarrean dagoena, eta nik uste dut herri mailan baloratu behar dela eta merezi duen gauza bat da».

Alegiako Gaztetxea ezagutu zuenean, «flipatu» egin zuela dio Leizak. «Estimu handia hartu nion ikusita zer mugimendu duen eta kanpora zenbat gauza eramaten dituen, nola sentitzen garen etortzen garen aldiro. Gaztetxean bertan kontzertua eman genuen eta esan dezaket eman dugun kontzertu berezienetarikoa izan dela, bai jendearengatik, bai tratuarengatik, eta lekuarengatik orokorrean».

Dokumentala egitearekin eta zabaltzearekin batera, beste mezu bat ere eman nahi dute proiektu horrekin: «Gaztetxea alternatiba bezala ikusten den leku bat dela erakustea. Guk ekintza bat egin nahi badugu, badugu gure txokoa».

Orain azken lanak egitea falta zaie eta dokumentalaren aurkezpen egun hori antolatzea. «Hunkigarria» izango dela diote.

Babarrun Jatea!

ASTEARTE ILLUNTZEN KENDUKODEU BAZKARI + KONTZERTUKO BONOA! EONAI LO TA JANGOEN/K ME!

KONTZERTURAKO SARRERAK EUNEN BERTAN SOILIK SALGAI!

Bertso Saioa

Bertso saioa Aiztondo vs Alegi. Hurrengo ostiral gauerako plan hoberik bai?

Sarrera: 2euro (egunean bertan)

Gaztetxean

Alegiko Gaztetxeko webgunea

Hainbat arazo eta gero, web gune berria eraikitzen asi gara. Pazientzia Pixka bat 🙂

Load more