Category: Blog

Blogarako lehenetsitako kategoria

Alegiko Gaztetxea prest herritarrei laguntzeko

Alegiko gazteak elkartu eta koordinatu gara herriaren zerbitzuan jartzeko. Udaletxeak koordinatuko du herriko kolektibo desberdinekin, alarma situazio honi aurre egiteko. Informazio gehiago Alegiko udaletxearen web gunean

BAKEAN DAGOENA BAKEAN UTZI

2019-12-12 // 21:00 // 2€ Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai artistek elkarrekin jositako sei bakarrizketa aurkezten dituzte. Euskara eta generoa umoregai hartuta, euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna eta kristalezko sabaia izango dituzte hzipide, besteak beste, ordubete inguruko emankizunean. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez, bazterrak zirikatuko dituzte.

RODEO + PELAX

RODEO Zestoan (Gipuzkoa) sortutako talde bat da. Kyuss taldearen influentziaz bustirik, 2014an hasi ziren stoner doinuak lantzen eta 2015ko martxoan eman zuten lehen kontzertua. Maketa bat grabatu ondoren, 2017ko martxoan argitaratu zuten lehen disko luzea. Lehen disko horrekin 40 kontzertutik gora eman ondoren, 2018ko abenduan DILMUN izeneko bigarren disko luzea argitaratu dute. Bi diskoak Eñaut Gaztañaga …

Continue reading

ONKI XIN + DUPLA + XATIRO

ONKI XIN Zigor DZ (Selektah Kolektiboa, Esne Beltza,…) eta Fer Apoa (El Corazón del Sapo, Kuraia, Estricalla,…) dira, espaziountzi ñimiño batean, Eguzki Sistema erraldoiko galaxia galduak zeharkatzen dabiltzan bi kosmonauta. Bidaia 2018an hasi zuten “Biziko bagara erregeen buruak zapaltzeko izango da” lan luzearekin, ONKI XINek ongi etorria ematen dizue guztioi lurralde berrira. Bertan, mundu elektronikoak …

Continue reading

SUAIA eta AMA REBEL + BAD SOUND

SUAIA eta AMA REBEL “Raggamuffin Kamarada” lehen diska aurkeztera datoz, taldeak reggaeren sustraietara bideratu da, Gorka Suaiak konposatutako kantak grabaketa batean islatuz. Suaia eta Ama Rebel taldea ez da soilik reggae-ra mugatzen, hainbat estilo jorratzen baititu: dancehall, roots, rub-a-dub,… Taldeak sortzen dituen estilo ezberdinen bitartez, jendartean baztertze prozesuan dauden pertsonen alde eskeini nahi dituzte mezuak, …

Continue reading

MODUS OPERANDI

Aurkezpena Iñaki Ortiz de Villalba-ren ahotik. Modus Operandi. Lehen komunikatua. Nola sortu zen Modus Operandi: 2017ko uztailean Andoni (Lauroba) eta biok (Iñaki Betagarri) hasi ginen nire abestiak prestatzen, etorkizunezko proiektu bati itxura eman nahian. Sanferminetan entzierroa Estafeta kaleko terraza batetik ikusi nuen Enrikkorekin eta Rubenekin (Vendetta), zeinekin ordu batzuk lehenago Foruen plazan kolaboratu nuen, eta …

Continue reading

Load more