Return to Nor Gara

Guri Buruz: Historia

Alegiko Gaztetxea, 1987ko Abenduan okupatu zen.

Alegiko musikari talde batek, herrian zegoen matadero zaharra eskatu zuen Udaletxean, baino erantzun baino lehenago bota egin zuten. Garai haietako beharrei erantzun bat emateko Alegiako Gazte Asanblada sortu eta tren geltoki aldamenean zegoen almazen zaharra okupatzea erabaki zen, autogestio eta asanbaldaren bidetik funtzionatu du gaur egun arte.

Kontzertu areto garrantzitsua izan zen lehenengo urteetan, bertako nahiz kanpoko taldeen erakuslehio garrantzitsua izan zelarik. Tartean, Michael Ryan Experience, Garriko, Beurks Band, KortatuM-ak, Bap!!, Delirium Tremens, La Polla Records, Estigia, Kalean, Su ta Gar, Familia Feliz, … etab. luze luze bat izan ditugu gurean.

Kurtsillo desberdiñak ere antolatu izan dira: Argazki, serigrafia, egur tallaketa, txalaparta, kitarra,..

Urtero, Festa Alternatiboetan… Bibalabirjen!!! jaiak antolatzen ditu Gaztetxeak. Ospakizun ofizialek gazteen beharrak asetzen ez dituzten bitartean egitarau alternatibo bat osatzen da.